2014-07-30

6. kronika: "Lurra ez saldu, defendatu" lelopean jarraitu du gaur AHTren aurkako bixikleta martxa




Uztailak 29 Asteartea, SANTURTZI-ZIERBANA-MUSKIZ-ZALLA

Gaur "La kelo" gaztetxean esnatu dira txirrindulariak gosari goxo batekin eta bertan "La kelo"ko lagunen berotasunaz gozatu ahal izan dute. "La Kelo Gaztetxea gure etxea" ohikatuz abiatu dira berrogei inguru txirrindulari. Zierbenan Superporturaren erokeriaren inguruko azalpenak entzun dituzte Iñaki Udalaren eskutik. Bertan 30.000.000 tona salgai mugitzen dira urtero, petroleo, gasa, txatarra eta ikatza bataz beste. Hauek guztiak  elektrizitatearekin batera  negozio handiak dira. Superportu honetan sartu ta atera egiten diren salgaien %9 soilik mugitzen da trenez, beraz 21 milioi tona salgaik kamioiez egiten dute bidea. Honek esan nahi du kai erraldoiak ehunka mila kamioi mugiarazten dituela Bizkaiatik. Hizlariak azpimarratu du Superportuan ekoizten den elektrizitatearen erdia kanpoan saldu egiten dela eta kontsumitzen duguna beharko genukena baino kopuru handiagoa dela. Superportuan zisternetan biltzen duten gasaren ahalmen suntsitzilea bonba atomakoarena baliokidea dela komentatu dute hortxe bildutakoek. Ondoren txirrindulariek Petronor-en eragin kaltegarria ikusteko aukera izan dute eta birfindegiaren itxiera aldarrikatu dute. Bazkaldu eta gero, Petronor eta Koke plantari buruzko hitzaldian Muskizeko bizilagun batek Petronor beraren eta Coke plantaren inposaketaz auzokideen borondatearen auka hitz egin die. Zonaldearen induatrializazioaren balizko onurak zalantzan jarri ditu kutsadura handia jasan behar baitute bertakoek. Gero, Txirrindulariak Sopuertaruntz abiatu dira Zallara iritsi baino lehen. Hemen Frackingari buruzko eztabaida burutu da herriko plazan Enkarterrietako "Fracking Ez" talde kide  batek gidatua. Ondoren, pankarta bat zintzilikatu dute Palestinari elkartasuna adieraziz. Afaldu ostean erresistentzia eta ekintza zuzena metodoak ezagutu dituzte Itoizko solidario baten eskutik.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario